Tubacex enpresako langileek 100 egun egin dituzte greba mugagabean

Tubacexeko beharginek 100 egun daramatzate greba mugagabean, konponbiderik gabe. Izan ere, Amurrioko eta Laudioko fabriketako langileek protestak hasi zituzten aldi baterako lan-erregulazio espedienteko 129 kaleratzeen aurka. Enpresa-zuzendaritzak proposamen bat bidali zien langileei, baldintza batekin: greba mugagabea bertan behera uztea. Gauzak horrela, langile-batzordeak baztertu egin du eskaintza, eta "xantaia" dela adierazi du; era berean, salatu du eskaintzan "iruzurrak eta mehatxuak" daudela.