Skip to main content

SuperBerriak-eko zuzendaritzak bertan behera utzi du enplegu erregulazio espedientea

Ekonomia

SuperBerriak supermekatuetako zuzendaritzak bertan behera utzi du 70 langile kaleratzea ekarriko zuen enplegu erregulazio espedientea. Izan ere, neurria salatzeko SuperBerriakeko langileek greba mugagabea abiatu zuten irailaren 16an, LAB eta CCOO sindikatuek deituta. Bada, erregulazio espedientea baztertuta beharginek greba muagabearen garaipena ospatu dute. Hala ere, euren lanpostuen mantentzea bermatu arte, antolatuta jarraituko dutela adierazi dute.