Sukalde eta garbiketa sektorearen greban bilera ELAk exijitu dio Hezkuntza Sailari

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza publikoko garbiketa eta sukaldeko langileek greba eguna dute gaur, ELA sindikatuak deituta. Aste osoan egon dira greban, eta ordezkapenak lehengo egunetik egitea eta behin-behinekotasunari aurre egiteko kontsolidazio prozesu bermatzaileak eskatu dituzte. Gaur protesta egin dute Bilboko Eusko Jaurlaritzaren atarian, eta pintxoak banatu dituzte 520 plazen kontsolidazioa bete behar dela aldarrikatzeko.


ELAk bilera eskatu dio Hezkuntza Sailari sukalde eta garbiketako langileen behin-behinekotasunari aurre egiteko
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image