Skip to main content

Sukaldaritza Marken estatuko hitzarmen berria baliogabetzeko eskatu du ELAk

Ekonomia

Sukaldaritza Marken estatuko hitzarmen berria baliogabetzeko eskatu du ELAk, ostalaritzako hitzarmen probintzialak ez aplikatzeko iruzur gisa sortu dutelako. Azaroan erregistratu zen itun hori, eta patronalak jatetxe kate handietan eta haien frankizietan aplikatu nahi du, ostalaritzako hitzarmenaren ordez. Horrek, beste murrizketa batzuen artean, %40 inguruko soldata murrizketa dakarrela salatu ELAk. Gainera, Espainia mailako hitzarmen hori baliogabetzeko inpugnazioa jarri zuten ELA eta Galiziako CIG sindikatuek.