Skip to main content

Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, soldata arrakala salatu du LABek

Ekonomia

Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, soldata arrakala salatzeko eta sexuen arteko soldata berdintasuna aldarrikatzeko protestak egin ditu LABek Bilbon eta Iruñean. Mobilizazioetan sindikatuak aldarrikatu du itunak berritzeko negoziazio kolektiboetan kontuan har dadila emakumeen diskriminazioa, baita sexuaren araberako lan banaketarekin amaitzeko neurriak ere. Era berean, sektoreetako soldatak parekatzeko konpromisoak hartzeko eskatu die agintari politikoei.