Skip to main content

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Telefonicaren aurrean, Donostian langile baten heriotza salatzeko

Ekonomia

Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Telefonicak Donostian duen egoitzaren aurrean, Adnan S. 32 urteko zarauztarraren heriotza salatzeko. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek sinatutako pankartak “Lan istripu gehiagorik ez” leloa zuen.

Sindikatuetako ordezkariek salatu dutenez, langilea “prekarietatearen” biktima izan zen. Zehazki, hildakoak Fycotelentzat lan egiten zuen, Cotronicek azpikontratatutako enpresarentzat, eta enpresa hori Telefónica-Movistarri zerbitzu teknikoak ematen dizkion konpainietako bat da.

Andoni Larraldek (ELA) azpimarratu duenez, "aurten sei pertsona hil dira lan-istripuetan" Hego Euskal Herrian, eta 2022an 71 izan ziren guztira.