Skip to main content

Siemens Gamesako 352 kaleratzeek Sarriguren eta Zamudioko administrazio postuetan eragingo dute

Ekonomia

Estatu osoan galduko diren 475 lanpostuetatik 352 administrazio-arlokoak izanen direla, eta Sarriguren, Zamudio eta Madrilgo zentroei eraginen diela azaldu du Siemens Gamesako zuzendaritzak. Gaur egun 1.763 pertsonek lan egiten dute Nafarroako Alemaniako enpresaren bulegoan Sarrigurrenen, eta 600 inguru Zamudioko delegazioan. ELA sindiktuak salatu du enpresaren galerak ezin direla langileen bizkar arindu.