Skip to main content

Siemens Gamesak 2.900 kaleratze iragarri ditu, eta horietatik 475 Espainiako Estatuko lan zentroetan aurreikusi ditu

Ekonomia

Siemens Gamesak ostegun honetan iragarri duenez, 2.900 langile kaleratuko ditu, Espainiako Estatuan 475 kaleratze aurreikusi ditu, hazkunde iraunkorra lortzeko 'Mistral' programa estrategikoaren barruan. Hala jakinarazi du aire-sorgailuen fabrikatzaileak ohar baten bidez. uskal Herrian ditu langile gehien, eta litekeena da euskal lan zentroetan gogor jotzea Munichek hartu duen neurri traumatikoak.

Batera edo bestera, Siemens Gamesa konpaniak ez du ezagutarazi Euskal Herrian kaleratzeak egingo dituen ala ez, baina Alemaniako multinazionalak presentzia handia dauka hemen, 2.600 langile dira guztira Euskal Herrian, Nafarroan gehienak.

"Mistral" programa maiatzean abiaraztearekin batera, berrantolaketa prozesu bat jarri zen abian, bai funtzio desberdinetako sinergiak identifikatzeko, baita merkatuaren gaitasuna egokitzeko ere.

Enpresak abuztuan aurreratu zuenez, 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu lehen 9 hilabeteetan. Taldeak aurreko urtean izandako 368 milioi euroko galerak hirukoiztu ditu.