Skip to main content

Sektore publikoan mobilizazioak iragarri dituzte ELAk eta LABek

Ekonomia

Espainiako Gobernuak zerbitzu publikoko langileentzat proposatutako soldata igoera onartu dute UGTk eta CCOOk. Bada, Hego Euskal Herriko langile publikoek 9,5eko soldata igoera izango dute. Izan ere, Jaurlaritzak aurreratu du igoera berdina ezarriko duela. Nafarroako Gobernua, aldiz, soldatak %3ko igota ari da prestatzen aurrekontuak. ELAk eta LABek uste dute euskal gobernuek badutela funtzionarioen baldintzak zehazteko eskumena. Euskal sindikatuek EAJri eta EH Bilduri eskatu diete, gainera, KPIaren araberako igoerak aplikatzea ezinbesteko baldintza izan beharko lukeela Espainiko Gobernuko aurrekontuak babesteko. Bada, LABek protestak deitu ditu sektore publikoan urriaren 14rako. ELAk ez du datarik zehaztu, hala ere, greba giroa zabaldu du.