Protesta egin dute Gernikan azken lan heriotza salatzeko

Beste lan istripu hilgarri bat gertatu zen Gernikan astelehenean. Eraikin bateko aldamio batean lanean ari zen Muruetako 66 urteko langile bat hil da, bihotzekoak jota. Hilabete honetan eskualdean hildako bigarren langilea da eta horixe salatzeko elkarretaratzea burutu dute Sortuk eta Ernaik deituta.