Plataforma digitaletako 400 banatzaile inguru daude erregistraturik Nafarroan

Salatu dute erregistratutako langile gehienek ez dituztela 7 hilabete baino gehiago igarotzen lanean autonomoen tarifarengatik. Gainera, salatu dute alokatutako lizentzien auziak baimentzen duela erregulaziorik gabeko beharginen parte-hartzea, hau da, lizentzia duen banatzaile batek beste banatzaile batzuekin partekatzen du bere aplikazioko profila, eta horren truke, irabazitakoaren parte bat banatzen duela horiekin.