Skip to main content

Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba hasi dute

Ekonomia

Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba hasi dute ostiral honetan, enpresak proposatutako aldi baterako enplegu-erregulazio espedientearen aurka. Petronorrek Muskizen duen findegiko 354 beharginei eragingo die espedienteak, hau da, lantaldearen heren bati eta urte bukaera arte iraungo du.