Skip to main content

Petronorrek 350 langile sartuko ditu lan-erregulazioan

Ekonomia

Petronorrek Muskizko findegiko hiru langiletik bat sartuko du aldi baterako lan-erregulazioan. Muskizen 900 langile inguru daude, eta 350 langileri eragingo die neurriak. Hala ere, horiei azpikontrataturiko zerbitzu eta antzekoetako langileak gehitu behar zaizkie, izan ere, mantentze arloko langile asko azpikontratuak dira. Horren aurka, enpresa batzordeak eta sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte.