Skip to main content

Petronor, Tubacex eta Tubos Reunidos langileen artean ziurgabetasuna da nagusi

Ekonomia

Bilboko Auzitegiak Petronorrek maiatzean indarrean jarri zuen enplegu-erregulazio espediente justifikaziorik gabekoa dela jo du, baina enpresak helegitea aurkeztuko du. Bien bitartean, gaurkoa 209. greba eguna da Tubacexeko langileentzat, eta enplegu-erregulazioa negoziatzeko gaur bilduko dira zuzendaritza eta enpresa batzordea azkenekoz. Horrez gain, Tubos Reunidosek 50 eta 60 beharginei aurreraturiko erretiroak eskaini dizkie.