Skip to main content

Pentsioen erreformaren aurkako zentsura-mozioak porrot egin du

Ekonomia

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkako oposizioak porrot egin du pentsioen erreforma bertan behera uzteko ahaleginean. 287 boto behar ziren mozioek aurrera egiteko, eta aldeko 278 jaso ditu.

Frantziako zentsura mozioa gainditzeak esan nahi du onartuta geratu dela Ipar Euskal Herrian eta Frantzian pentsioen adina 62 urtetik 64ra atzeratzen duen legegaia. Parlamentuko bidea agortuta, bi bide bakarrik geratzen zaizkie: Konstituzio Kontseiluan errekurtsoak aurkeztea eta bederatzi hilabeteko epean erreferendumaren deialdia behartzeko behar diren 4,87 milioi sinadurak biltzea.

Baina bi bide horiek luze joko dutenez, protestaren karta jokatzen jarraituko dute erreformaren aurkakoek.