Skip to main content

Pentsioen erreforma negoziazio betean dago Madril eta Parisen

Ekonomia

Pentsioen erreformen eztabaida irekita bukatuko dute 2022. urtea Frantziako eta Espainiako gobernuek. Negoziazio betean daude Madril eta Parisko Gobernuak, baina, momentuz, ez dute akordiorik lortu, eta zaila egiten ari zaie sosteguak lortzea. Izan ere, erreformen helburu ofiziala pentsio sistemak baby boomaren belaunaldiaren erretiroari egokitzea. Frantziakoak pentsioa jasotzeko adina atzeratuz lortu nahi du kontuak orekatzea. Espainiako Gobernuak, aldiz, luzatu egin nahi du pentsioa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko kotizazio urteen aldia.