Skip to main content

Pentsioak defendatzea langile guztien zeregina dela nabarmendu dute sindikatuek

Ekonomia

Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatuek zein eragileek, eta baita beste sindikatu batzuek ere larunbatean pentsiodunen mugimenduak egingo duen manifestazioarekin bat egin dute.

Maiatzaren 29an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo den protestan parte hartzera deitu dute sindikatuek, eta gogoratu dute pentsioak defendatzea "langile guztien zeregina" dela. Pentsiodunen mugimenduak bi aldarrikapen nagusi aterako ditu kalera: alde batetik, erakunde publikoek pentsiodunen aldarrikapenak berma ditzatela, eta bestetik, indarrean dauden murrizketak eta ezarri nahi direnak berehala indargabetu ditzatela.