Skip to main content

Pentsiodunek EH Bilduri kritika egin diote Madrilgo Gobernuaren erreformari babesa emateagatik

Ekonomia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ozen aldarrikatu zuen larunbatean Escriva ministerioaren erreforma ez dela nahikoa. Astebeko baraua eta itxialdiari amaiera emateko, manifestazio jendetsua egin zuten Bilbon. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa berehala ezartzea eskatu zioten Madrilgo Gobernuari. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ere leporatu zioten 1.080 eurotik beherako pentsioak hobetzeko mekanismoak ez aktibatzea. EH Bilduri ere egin zioten kritika Espainiako Gobernuaren erreformari babesa emateagatik.