Pentsiodunek astelehenero egiten dituzten protestei berrekin diete

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hurrengo hilabeteetako mobilizazio egutegia zehaztu du, eta iragarri du udazkena beroa izango dela. Hala, hurrengo astelehenean pentsiodunak kalera irtengo dira argindarraren prezioa salatzeko, eta hilaren 20an, bankuen aurka mobilizatuko dira.