Skip to main content

Pentsio publiko eta duinen aldeko aldarriek kaleak hartuko dituzte

Ekonomia

Larunbatean Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta mobilizazioak egingo dira pentsio publiko eta duinen defentsan. Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan manifestazio jendetsuak espero dituzte antolatzaileek. Izan ere, hainbat kolektibok - eragile sindikal, sozial eta politikoak, besteak beste - bere egin dituzte pentsiodunek azken hiru urteetan zabaldu dituzten eskaerak. Gauzak horrela, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak zein hainbat kolektibok herritarrei protestetan parte hartzeko deia egin diete.