Skip to main content

Pentsio erreformaren kontrako aldarriek Baionako kaleak bete dituzte berirro

Ekonomia

Pentsio erreforma Frantziako Asanblea Nazionalean eztabaidatzen hasi eta biharamunean, proiektuaren kontrako protestak kalera itzuli dira. Sindikatuek greba eta mobilizazioa eguna deitu dute, Ipar Euskal Herrirako eta Frantziako lurralde osorako. Beste behin ere, Baionan jendetza bildu da, eta milaka pertsonak Parisko Gobernuaren pentsio erreforma errefusatu dute.