Skip to main content

Pentsio erreformaren kontra bigarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian

Ekonomia

Protesta egun handia dute Ipar Euskal Herrian pentsio erreformaren kontra. Astelehenean Frantziako Asanbleara heldu zen egitasmoa, eta Elisabeth Borne lehen ministroak esanda du erretiroa hartzeko gutxieneko adina 64 urtera igotzeko plana negoziaezina dela. Baionan 10etan mobilizazioa abiatu da, Frantziako Estatuan 200 bat manifestazio daude deituta. Poliziaren informazio zerbitzuen aurreikuspenen arabera, manifestari gehiago espero dira.