Pedro Azpiazu (Ekonomia sailburua): “EH Bilduk instituzionalki ez dagokion papera jokatu nahi du”

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak Ekonomia eta Ogasun Sailarekin egindako bileraren ostean adierazi duenez, Gobernuak ez du "erraz jarri" aurrekontuen akordioa, konpromiso politikoak errefusatu dituelako eta partida mugimenduak baino ez dituelako eskaini, erdiak 2020ko itunaren arabera.