Skip to main content

LABeko kide batek deklaratu du PCBko kaleratzeak salatzeko egindako protesten harira

Ekonomia

ITP-PCBko langilea eta LABeko kidea den Zigor Azpioleak Barakaldoko epaitegian deklaratu du ostegunean, urtarrilean egindako protesten harira. Bide penaletik auzipetu dute Azpiolea. LAB sindikatuko ordezkariari elkartasuna adierazteko, Barakaldo eta Sestaoko enpresetako beharginek elkarretzaratzea egin zuten atzo Barakaldoko epaitegiaren atarian. Bestalde, Barakaldoko Udalak ITPk kaleratutako langileak "berehala" onartzeko eskatu du.