Ostalaritzaren sektorearen egoerari aurre egiteko diru-laguntza bikoiztu du Nafarroako Gobernuak

Gaur goizean batzartu dira ostalarien bozeramaileekin Manu Ayerdi eta Elma Saiz kontseilariak. Foru agintaritzak horrela, 20 milioi eurora handitu du ostalaritzarako laguntzen nondik norakoa. Pandemiak gehien jo duen sektoreetako bati laguntzeko konpromisoa agertu du gaurkoan Foru Exekutiboak.