Ostalaritza sektorearentzako diru-laguntzen maximoa hirukoiztu du Nafarroak

Orain arte jasotako diru kopuruaren zapaia hirukoiztu du Foru Agintaritzak 75.000 euroak arte. Elma Saiz Ogasun kontseilariak nabarmendu du “zaila" dela ohiko jardun ekonomikoaz aritzea pandemia dela eta. Eskaerak, abenduan bezala, banan-banan egingo dira, eta espedienteak onartu bezain laster ordainduko dira.