Osakidetzako LEParekin lotuta lekuko gehiagok deklaratuko dute gaur

Osakidetzako lan eskaintza publikoen auzian inputatu gehiago eskatu ditu LAB sindikatuak. Horrez gain, lan gatazken errepasoari so, lan istripuei helduta, Petronorren lanera zihoan behargin bat hil zen astelehen goizean, findegira sartzera zihoala, Muskizen. Ostera, Toledoko Itunaren aurka asteburuan eginiko protestetan 9.000 pertsona inguru batu dira.