Osakidetzako garbitzaileak berriro mobilizatu dira, lan-baldintza duinen defentsan

Greba eguna zuten Osakidetzako garbitzaileek, baina salatu dute %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituztela garbiketa kontratetan eta ondorioz, greba deialdia bertan behera utzi behar izan dute. Hala ere, hainbat protesta egin dituzte, eta bertan, lanera joatera behartutako langileak irudikatu dituzte. Hiru urte daramatzate garbitzaileek lan-hitzarmena negoziatzen, eta sindikatuek salatu dute egoera blokeatuta dagoela. Gauzak horrela, sindikatuek jakinarazi dute borrokan jarraituko dutela hitzarmena sinatu arte.