Skip to main content

Osakidetzako garbitzaile azpikontratuen grebak ez du etenik

Ekonomia

Osakidetzako garbitzaile azpikontratuek astebeko greba hasi zuten atzo. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute lanuztera, lan itunaren bidez langileen lan baldintzak Osakidetzako langileekin homologatzeko. Bada, lehen egunean, Gurutzetako Ospitalean istiluak egon ziren LABek jakitera eman duenez. Sindikatuak salatu duenez, bi langile atxilotu eta beste lau identifikatu zituzten eta grebalari bat ospitaleko larrialdietara eraman behar izan zuten. Gaur protestekin jarraitu dute.