Skip to main content

Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek hiru asteko greba abiatu zuten asteazkenean

Ekonomia

Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek hiru asteko greba abiatu zuten apirilaren 26an. Beste behin ere, homologazioaren defentsan, grebara jo dute langileek, LAB, UGT, CCCO eta ESK sindikatuek deituta. Bost urte daramatzate lan ituna negoziatu nahian. Hala ere, negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute. Euren aldarri nagusia da garbitzaileen lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea. Erantzukizuna Osakidetzako zuzendaritzari zuzendu diote. Jaurlaritzaren jarrera ere zalantzan jarri dute. Bitartekari lanak egin dituelako sektore maskulizatuetako gatazketan, eta bizkarra ematen du lprotagonistak emakumeak direnean.