Novaltiako grebalariek zuzendaritzaren jarrera salatu dute

Novaltiako grebalariek bi urte baino gehiago daramatzate greba mugagabean. Gaur manifestazioa egin dute zuzendaritzaren jarrera salatzeko eta hitzarmen propioaren alde. Protestan beste enpresa batzuetako langileak izan dituzte bidelagun, tartean, Tubacex,PCB-ITP, Guggemheimeko garbitzaileak eta Vulcanizados Zuloaga.