Skip to main content

Nafarroako Zahar etxeetako langileak kalera atera dira, ELA, UGT eta LAB sindikatuek deituta

Ekonomia

Langileak hiru eguneko lanuztea egiten ari dira lan hitzarmen berri bat eta “baldintza duinak” aldarrikatzeko. Nafar gobernuari leporatzen diote zahar egoitza kontzertatuen baldintza kaxkarrak, egoitza publikoekin alderatuta. 2021eko maiatzen hasi ziren hitzarmen sektoriala negoziatzen, baina oraingoz, handiak dira sindikatuen eta patronalaren arteko desadostasunak. Hitzarmenak 70 zentro baino gehiagotan lan egiten duten 4.500 pertsona ingururi eragingo die.

Zehazki, zaintza sistema “publiko, doako eta unibertsal” baten alde egin dute sindikatuek. Haien eskaeren artean daude; urteko lanorduak murriztea, soldata handitzea 1.500 euroraino, eta hitzarmena egoitza guztietan aplikatzea.