Skip to main content

Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmena sortzeko hirugarren bilera izan dute

Ekonomia

Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmena sortzeko hirugarren bilera izan dute gaur sindikatuek, Nafarroako Gobernuak eta patronalak. Sindikatuek ohartarazi dute sektoreko 4.500 langileek lan baldintza prekarioak dituztela. Era berean, sindikatuek salatu dute patronalak ez duela pausorik eman, eta zahar etxeen publifikazioa eskatu dute sindikatuek.