Skip to main content

Nafarroako Parlamentua Volkswagenen interesen alde lan egiteko prest

Ekonomia

Nafarroako Volkswagen lantegiaren etorkizuna, lehentasun politikoa bilakatu da azken asteotan. Izan ere, hemendik lau urteetara lan postuak gal daitezkeen beldurra azalerazi da, auto elektrikoaren fabrikazioak ekarriko dituen aldaketen ondorio. Enpresa batzordeak premiazko bilera eskatu zuen Nafar Gobernuarekin, bihar astearte eguerdian ospatuko dena. Baina hori gertatu bitartean, Chivite lehendakariak, zein talde parlamentarioek pausoak eman dituzte dagoeneko lantegia eta langileen interesa defendatu nahian.