Skip to main content

Mitxel Lakuntza: 'Lakuaren aurrekontu politikaren oinarria ahalik eta gutxien gastatzea da'

Ekonomia

ELA sindikatuak eskaini du Eusko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontu aurre-proiektuaren balorazioa. Horrez gain, 2020ko eta 2021eko aurrekontuen azterketa ere egin du. Xehetasunak azaltzea helburu, gaur goizean ELAk agerraldia egin du. Bertan, hitza hartu dute Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak eta Aitor Murgia Azterketa Bulegoko kideak eta Lakuaren aurrekontu politika salatu dute.