Skip to main content

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi gisa berrautatu dute, bozen % 90,69arekin

Ekonomia

ELAren XV. kongresua ospatu da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, ELAko ordezkariek Mitxel Lakuntza hautatu dute berriro idazkari nagusi gisa hurrengo lau urteetarako, bozen %90,69arekin. Euskal errepublikaren beharra defendatu du Mitxelek: "Euskal Errepublika nahi dugu, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuko duena, ingurumena zainduko duena eta ongizatea ziurtatuko duena".