Skip to main content

Mercedesera itzuli da baja baten ondorioz kaleratu zuten langilea

Ekonomia

2017an Mercedeseko langileak baja hartu zuen bere bikotekidearen heriotzaren ostean, depresioagatik tratamendua jasotzeko. Garai hartan, Emilio Titos zen enpresaren zuzendaria eta bueltatzean kaleratu zuen. Zuzendariak argudiatu zion bee lanpostua desagertu zela eta ez zegoela lanposturik berarentzat. Orain, Krottmayer zuzendari berriak onartu du langilea eta enpresara bueltatu da.