Skip to main content

Tailerretan ezezkoak irabazi du, baina bulegoetan eta bozketa telematikoan nagusitu da aldeko jarrera

Ekonomia

Langileen %57k babestu dute zuzendaritzak UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuekin egindako lan hitzarmenaren akordioa. 2.601 langilek, % 57k, baiezkoaren alde bozkatu dute, eta 1.939k, % 43k ezezkoaren alde. Boto zuriak 14 izan dira. Sindikatuek adierazi dutenez, %94,69koa izan da parte hartzea. Tailerretan ezezkoak irabazi du, baina bulegoetan eta bozketa telematikoan nagusitu da akordioaren aldeko jarrera.

CCOO sindikatuko Alfonso Riosek balorazio positiboa egin du, helburua langileak akordioaren erdian jartzea zela adierazi du, langileen lan baldintzak hobetzea zelako helburua. Mikel Diaz de Alda Mercedeseko langile-batzordeko kidek (LAB), bere aldetik, borrokatzeko grina argi ikusi dela adierazi du, plantila aktibatu egin dela eta lortutako guztia horren erakusle dela.