Maitane Arri eta Iñaki Barcena, Ekologistak Martxan: “Ezin dugu kolapsoa gelditu, zaintzak errotik landu gabe”

Jendeak pentsatzen du ekologismoak berri txarrak baino ekartzen ez dituela, baina norabide itxaropentsu eta alternatibak beste dira berri horiek. Izan ere, kolapsoaren alternatibei heldu diete Maitane Arri eta Iñaki Barcena Ekologistak Martxaneko kideek. Besteak beste, ondoko ideia azpimarratu gura izan dute: zaintzarik gabe ez dagoela bizigarria den bizitzarik.