Skip to main content

Maiatzaren 28ra arte luzatu du gehiengo sindikalak Osakidetzako garbiketako greba deialdia

Ekonomia

Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek hilabete eta erdi daramate greban, Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzeko. Deialdia aste honetan amaitzekoa zen, baina gutxienez 28ra arte luzatuko da, LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k astearte honetan Gasteizen egindako agerraldian iragarri dutenez. Datorren astelehenetik Gurutzetako ospitalearen aurrean kanpaldia egingo dutela iragarri dute Osakidetzaren Gasteizko egoitzaren aurrean.

Langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe. Gehiengo sindikalak azaldu du planteamendu berri bat egin duela negoziazioan, baina Osakidetzako zuzendaritzak ez diela eskaintzari erantzun ere egin.