Skip to main content

Maiatzaren 24an izango da Alconzako 25 kaleratuen epaiketa Bilboko epaitegian

Ekonomia

Maiatzaren 24an izango da Alconzako 25 kaleratuen epaiketa Bilboko epaitegian, LABeko kideek azaldu dutenez. Irizar-Taldeko zuzendaritzak erregulazio espedientea ezarri zuen, eta Berangoko lantegiko 25 behargin kaleratu zituen. Erabakiaren kontra Alconzako langileak greba mugagabean daude, eta horrez gain, erabakia auzitegietara eraman zuten. Bada, epaiketaren eguna heltzear dagoenez, Alconzako grebalariek protestak areagotu dituzte, esaterako, gaur martxa egin dute lantegitik Bilboraino, eta maiatzaren 20an manifestazioa egingo dute Berango. Urko Herrara LABeko kideak azaldu duenez, halaber, maiatzaren 17an bilera izango dute Alconzako lantegiko ordezkariekin.