Skip to main content

Maiatzaren 1ean, prekarietatearen eta pobreziaren kontrako aldarriek hartuko dituzte kaleak

Ekonomia

Maiatzaren 1a aldarrikapenak kalera ateratzeko eta egungo sistema ekonomiko eta sozial bidegabea saltzeko eguna dela azpimarratu dute LABek eta ELAk. Fokua prekarietatearen hedapenean eta bizitzaren garestitzean jarrita iritsiko da ELA igandeko hitzordura. LABek, ordea, birbanaketa politikak aplikatzea izango du erdigunean. Hala, langileen egunaren atarian, sindikatuek kalera aterako dituzten aldarrien berri izateko Igor Arroyo LABeko idazkari ondokoarekin eta Pello Igeregi ELAko negoziazio Kolektiboko arduradunarekin mintzatu da Hamaika Telebista.