Leixuri Arrizabalaga (EAJ): “Ekarpen posibleak mahai gaineratzen ditu Elkarrekin Podemosek aurrekontuetarako”

Magazineko elkarrizketa tartean izan dugu Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidea. Izurriaren eboluzioari buruz eta txertaketa kanpainari buruz aritu da. Aurrekontuen negoziazioak ere izan ditu hizpide, zorpetzearen alde egin dutela baina horrek murrizketarik ez duela ekarriko adierazi du. Europako Funtsak jasotzeko proiektueu helduta, Bilboko metroko 5.linea Jaurlaritzaren "lehentasuna" dela azpimarratu du, eta nahiz eta Funtsak ez jaso, "nola edo hala" aurrera eramango dela baieztatu du. Azkenik, Urkullu lehendakaria Pedro Sanchez Madrilgo presidentearekin egingo duen bilerako ildoak aipatu ditu.