Skip to main content

Lau urte pentsio publiko eta duinen alde borrokan

Ekonomia

Larunbatean, urtarrilak 15, 'Berdin dio nork gobernatu, guk pentsio publikoak defendatu!' lelopean, pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburu eta hainbat herritako kaleak hartu zituzten. Lau urtez borrrokan, euren aldarriei tinko eusten dietela aldarrikatu zuten, hots, pentsio publiko eta duinak, lan baldintza eta soldata duinak eta zerbitzu publiko unibertsalak.