Skip to main content

Langileen erosahalmena bermatzeko norabide baten aldaketa aldarrikatu du LABek

Ekonomia

Abuztuari agur esan bezain laister 2022-23 ikasturtea jomugan jarri da. Bada, gaurkoan LAB sindikatuak prentsaurrekoa egin du ikasturte honetako erronken berri emateko. Agerraldian Endika Perez Ekintza Sozialako arduradunak eta Garbiñe Aranburu sindikatu abertzaleko idazkariak hartu dute hitza. Horrela, Aranburuk hasi berri den ikastuaren hiru erronka nagusiak azaldu ditu, hau da, langileen bizitza duina bermatzea, eredu sindikal berria eta hauteskunde sindikalak. Horrez gain, zerga erreforma hizpide izan du idazkari nagusiak, erreforma babestuko ez dutela argitzearekin batera, patronalaren eta gorbernuen jarrera salatu du.