Landa Garapenaren Legea eguneratzeko proiektua onartu du Jaurlaritzak

Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Landa Garapenaren Legearen proiektua onartu du. Aurreproiektu hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egin du, foru aldundiekin lankidetzan eta inplikatutako erakunde sektorialen zuzeneko partaidetzarekin. Lege horrek gaur egun indarrean dagoen 1998ko legea ordeztuko du, eta landa garapeneko estrategia berri bat ezarriko du, lurralde garapenaren kontzeptuan ikuspegi berri bat txertatuz.