Skip to main content

Lan gatazka batzuen errepasoa

Ekonomia

Lan gatazka batzuen korapiloa askatzen doan bitarten, edo bidean behintzat, beste batzuena, aldiz, tinkotzen doa, Bizkaiko zahar etxeena kasu. Hori bai, bertan behera utzi dute Nafarroan Kopako finalerako deitutako autobusen greba, eta gaur, gainera, epaileek eta fiskalek Justizia Ministerioarekin bilera dute, eta adostasuna lortuz gero, maiatzaren 16tik aurrera deitutako greba mugagabea bertan behera gera daiteke. Bestalde, gipuzkoako metalgintzan akordioa gero eta gertuago dago. Baina zaintza sektorean egoera bestelakoa da, eta greba gehiago iragarri dituzte sindikatuek.