
Lan erreformaren kontra manifestazioak egingo dituzte sindikatuek urtarrilaren 30ean
ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek lan erreformaren kontrako mobilizazioetara deitu dute hilaren 30erako Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Protesta bateratuak egingo dituzte sindikatuek, eta Kataluniako Intersindical eta Galiziako CIG sindikatuek ere bat egin dute deialdiarekin. Greba orokorraren inguruan galdetuta, aldiz, ez dute ezer esan 30eko mobilizazioez haratago.