Skip to main content

Lakuak langileen borroka kriminalizatzen duela salatu dute auzipetutako langileek

Ekonomia

Bizkaiko Metaleko 3 langile epaitu dituzte, horietako biri 2 urteko espetxe zigorra eskatzen diete, eta hirugarrenari 3 urtekoa. Baina azken horrek akordioa lortu du, eta da kartzelan sartuko.

Epaiketaren harira, elkarretaratzea egin du lan-gatazketan auzipetutako langileen plataformak. Egun, 20 langile daude auzipetuta, eta Eusko Jaurlaritzari galdegin diote lan-gatazketan jarritako isunak eta salaketak indarrik gabe uzteko. Hala, plataformako ordezkariek iragarri dute hurrengo astean auzipetuak Enplegu Sailarekin bilduko direla.