Lakuak Arcelor Mittal Zumarragako 15 hektareako lursaila erosi du zazpi milioi euroan

Zumarragako lantegia 2016an Arcelor Mittal itxi zenetik jarduerarik gabe egon da. Horrela, jarduera ekonomiko berriak sustatzeko asmoz erosi du lursaila Eusko Jaurlaritzak. Eta horrez gain, Jaurlaritzak jakinarazi du lurren deskontaminazioa bere gain hartuko duela.